Oren bateko masajeak, 70€
Deep Flow
Deep-flow, masajearen hurbilketa bat da, sentitutako tentsioetatik askatuko gaituena, gure gorputza sentitzeko eta bere potentziala berreskuratzeko. Elkarren arteko masajea hortan, sentitzen diren tensiaok guttituko dira, fasziak landuak izanen baitira eskuzko teknikak eta arnasketari esker.
Teknika horiekin ,gorputzaren lerrokatzea hobetuko da eta arreta gehiago eskainiko diogu gure gorputzari eguneroko bizian.
​
San Bao
San Bao, txinatarrez: "3 altxorrak” (fisikoa, psikikoa eta energetikoa)
Masaje lasaigarri zinez eraginkor honek gorputza pizten du eta odol, energia eta linfa jarioak laguntzen, laster ala emeki doi-doia hunkituz, zapatu eta lerratuz eta sakonki zapatuz.
Gorputzaren eta izpirituaren arteko armonia berrezartzen du, energia blokajeak askatuz.
​
Kaliforniakoa
Gorputz osoaren masaje lasaigarri eta inguratzaile honek gorputza zinez laxatzen du. Lehen masaje esperientzientzat ideala.
​
Kantu-Katiluekilako Tibeteko arta
Masaje berezi eta oso honek, segur eta fida, lasaituko eta goxatuko zaitu!
Gorputzean masajea eginez, Kansu kantiluak torratuz toxinak kenduz eta Kantu-Katiluen soinu eta bibrazioei esker, masaje horrek lagunduko zaitu estresaren eta akiduraren gainditzen eta loaren berriz atzematen; kontzentrazioa eta toxinen kanporatzea akuilatuko ditu.
Burukoa
Buruko eta bizkar hezurreko masajeak gorputz osoari egiazki eragiten dio eta anitz lasaitzen du, estresa eta giharretako tentsioak kenduz.
Norbere buruaren egiazki uzteko balio du.
Aurpegiko Gua Sha
Gua Shak "eritasuna karrakatu" erran nahi du. Aurpegiko masajea horren bidez, aurpegiko muskuluen tentsioak arinduko dira, odolaren zirkulazioa eta drainatze linfatikoa errextuko dira, aurpegiko hanturen leuntzeko.Adinaren aurkako zimurren eta detoxifikatzeko arta eraginkorra, aurpegia berriz moldatuko duena.
(Masajea hori artamenduz egin zinezake)
​
Sabelaren lasaitzekoa
Bizkar/sabeleko masaje energetikoa, gorputzeko hondarkinekin eta toxinen kanporatzeko, baita ere bizkarreko eta sabeleko tensioak. Zentimetroen galtzeko laguntzen du, lehen aldian berean.
​
​