top of page

Argi eta eder zure ezkontza egunean

POSPOLIN-en egiten den ezkontza-makillajea egiazko erritual bat da : momentu goxo, lasai eta pertsonalizatua, zure edertasun naturala azpimarratzeko.
 
Lehen harremanean, zure nahiei, zure estiloari eta ezkontzaren giroari buruz mintzatuko gira, zuri egokitzen zaizun edertasun-proposamena sortzeko.
 
Makillaje-entsegua, nere saloinean, hitz-ordu berezi eta lasai bat da : elkarrekin atxemaiten ditugu zure aurpegia edertzen duten kolore eta testurak, zure burua eder, segur eta zeure buruarekin bat sentituko duzun makillajea sortzeko.
Egun Handian, zure goxatzeko dena prestatua da : giro lasaia, makillaje zaindua eta iraunkorra, gau osoan iraungo duen distira.
 
POSPOLIN-en, zure prestaketa momentu baliotsu bilakatzen da, emozioz betea… momentu bat osorik zuretzat.

Ezkontza bakoitza bakarra delako, lehen harremana egin ondotik, egokitutako aurrekontu pertsonalizatua prestatzen dautzut.

bottom of page